Artezi Tapizerian gure eskuekin ofizio artisau hau gaurkotzen lan egiten dugu.

 

Hainbat espazio lantzen ditugu:┬átabernak, jatetxeak, etxebizitzak, kirol elkarteak… Denetariko produktuekin lan egiten dugu: besaulkiak, aulki, sofa, kuxin, kirol aparatuen estaldura, oheburuak… Eta jendarte guztiarentzat: norbanakoak, elkarteak, enpresariak…

Proiektu bakoitza bakarra eta pertsonala da, horregatik zurekin lan egiten dugu zure beharrizanak eta nahiak kontuan hartuta.

Tapizeria

Gure eskuak tresna garrantzitsuena izanda, altzari, estaldura eta hainbat tresneria, garraioen estaldurak, horma eta azalera ezberdinen oihal estaldurak tapizatzen ditugu.


Zaharberritzea

Goxotasunez eta xamurtasunez zaharberritzen dugu emaitza profesional, pertsonalizatu eta kreatiboak lortuz. Beti ere produktu bakarra eta pertsonala.

Proiektuak